Aurrez aurreko Elkar Entzutera
itzultzeari buruzko gogoetak

Aurrez aurre biltzeari buruz dugun pentsatzeko modurik onena aurkitzeko COVID-19 pandemiak agerian utzi zuenari aurre egin eta hura asaskatzea nahiko dugu: Giza adimena ekinean (funtzionatzen), baita gure gizarteen estutasun eta desberdintasun estrukturalak ezin direla jada ezkutatu (alde batera utzi).

COVID-19 PANDEMIARI BURUZ ASASKATU

Honako hau asaska dezakegu:

Pandemia guretzat nolakoa izan denari buruz asaska dezakegu.

Pandemiaren lehen egunak gogoraraztea eta asaskatzea barne hartuko du horrek. Zauri berri bat bezala ikus dezakegu (hauteman dezakegu). Pandemiak birsubermatu zigun estutasun goiztiarra ere landu dezakegu.

Nolakoa izan da gure bizitza pandemian? Gogoratzen duzu beldurra, inork ez zekienean zer zen COVID-19a edo zerk ahalbidetzen zion birusari eramaileak transferitzea? Gogoan duzu heriotzarekiko beldurra; galera masiboengatiko nahigabea; agerian geratu diren desberdintasun nabarmen eta antzinakoekiko haserrea (denbora luzean egon direnak)?

Adiskidetasuna (elkartasuna), eskuzabaltasuna, maitasuna eta ausardia ere ikus ditzakegu. Gizabanakoen eta langile-taldeen asmakizunari erreparatu diezaiokegu (osasun-langileak, zerbitzuetako langileak, banatzaileak, artistak, zientzialariak eta beste asko), beste batzuen biziraupena bermatu baitzuten eta gure itxaropenari bizirik eusteko jardun baitzuten.

Hiru urte baino gehiagoz Internet bidez EB jarduera guztiak egitea zer izan den asaska dezakegu.

Bi puntu hauen artean aurkitzen garen edonon asaska dezakegu: “Aurrez aurreko ekitaldietara itzuli nahi dut etsi-etsian” edo “ez dut inoiz haietara itzuli nahi”.

Bizitza berriro “normala” izateko irrika (desira) asaska dezakegu.

INTERNETI BURUZ ETA AURREZ AURREKOARI BURUZ SENTITZEN DUGUNA

EB jarduerak aurrez aurre egiteko aukerarekin batera etorriko diren sentimendu guztiak ongi etorriak dira asaskatzeko edo gozatzeko.

Elkar-entzuleekin  aurrez aurre konektatzeko premia senti dezakegu, edo gogorik gabe senti gaitezke.

Inoiz ez badugu elkar ezagutu EB testuinguru batean, Internet edo telefono bidez izan ezik, aurrez aurre biltzeko ideiak urduri jarri gaitzake.

Eremu geografiko handietan zehar harremanak ereiki baditugu, baliteke aurre egin behar izatea Internet bidezko eskola bat uzteari, non harreman estuak egin ditugun zenbait pertsonekin eta gure etxetik hurbilago dauden eskola berrietara joatea.

Eskola batzuk “hibridoak” izan daitezke aldi baterako (bai Internet bidez, bai aurrez aurre). Antolamendu horrek sentimenduak sor ditzake.

Zortea dugu Interneten teknologia dugulako, Zoom bezalakoa. Aldi berean, elkar-entzule askok erraz eskuratzeko moduko teknologiarik edo teknologia fidagarririk ez izateak agerian uzten ditu berriro ere gure munduko desberdintasun mingarriak.

Zoomek eta Internet bidezko beste bideokonferentzia-programa batzuek tresna garrantzitsuak izaten jarraituko dute EBrentzat. Gu EB Erkidegoetan azkar ibili ginen erabiltzen, eta aukera eman digu gutako askori denbora zailetan konektatuta egoteko. Pertsona askori aukera ematen die EBra sartzeko, bestela ezingo luketeelako. Aurreztu egiten ditu garraio kostuak pertsonentzat, ingurumenarentzat eta gure finantza baliabideentzat.

AURREZ AURRE BILTZEKO ADOSTASUNAK

Guztiok ezarri behar ditugu modu seguruan aurrez aurre biltzeko baldintzak. Komunikazio ona izan behar dugu gurekin bildu nahi dugun pertsonekin, gure gain hartzeko prest gauden arrisku motari buruz. Kontuan hartu beharko ditugu adina, osasuna, immunitate-sistemaren egoera eta etxeko kideen (bizi garen pertsonen) zaurgarritasuna.

Honako hau egin dezakegu:

Gure topaketaren aurreko astean (aurrez aurreko bilera) nola jokatuko dugun adostu dezakegu (beste pertsona batzuekin nola jarri harremanetan).

Ados jar gaitezke ea musukoa eramango dugun barruan biltzen bagara.

Aurrez aurre ez elkartzea adostu dezakegu, nolabait gaizki sentitzen bagara.

Adostu dezakegu aurrez aurre ez biltzea zazpi eguneko epean, COVID-19aren (edo gripearen edo VRSaren [Arnas Birus Sinzitiala, arnas birus arrunta]) eraginpean egon bagara.

Osasun-arrazoiak direla-eta beraiengatik, beren familiarengatik edo beren etxekoengatik oso kontuz ibili behar duen edonoren eredua errespetatu eta jarrai dezakegu. Adibidez, musukoak eramatea, aire zabalean biltzea edo airearen zirkulazioa edo arazketa baimentzea adostu dezakegu.

Gure txertaketa-egoera guztiz ezagutzera eman dezakegu. (“Guztiz txertatuta” egoteak, une honetan, COVID-19 txerto [bibalentea] berrienetako bat jaso izana esan nahi du).

Segurtasuna kontuan har dezakegu, COVID-19az gain. Gutako batzuk indarkeria areagotu den lekuetan bizi gara, pandemia baten ondoren edo eguneroko bizitzaren zati gisa. Baliteke informazio eta ikuspegi onak bilatu behar izatea jakiteko aurrez aurre biltzeko garraio publikoa erabiltzeak, adibidez, duen arriskua merezi ote duen.

Gure Guneko Erreferentzia Pertsonei (GEP) galdetu eta haien baimena lor dezakegu. Gure GEParen eta EB irakasleen orientazioa eta Elkar Entzutea izan beharko ditugu, horiek baitira, ziurrenik, gizabanakoek beren buruaz eta gainerakoez pentsatzeko duten gaitasun zehatzari buruz gehien dakitenak. “Albo-taldeetan” biltzen garenok (Zoom bidezko lantegi baterako aurrez aurreko talde txikietan biltzen diren elkar-entzuleak), gure GEPari erakusle bat izendatzeko eska diezaiokegu.

Sentimendu garrantzitsuak asaskatu ditzakegu. Hona hemen adibide batzuk: desegokitasuna, elkartasuna, independentzia, bakardadea, “kutsatzeko” beldurra, teoria konspiratzaileak, zientzian sinestea, konfiantza eta fidagarritasuna.

Wendy Ganz

New York, New York, AEB

K Webster

New York, New York, AEB

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
Thoughts on Returning to In-Person Co-Counseling

Present Time-n argitaratuta: 213. zk., 2023ko urria

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00